La noche del 24 de junio es mágica en el imaginario vasco. Cruzamos el solsticio de verano y el sol ha llegado a su máxima altura. Es la hora de las hogueras, en ambiente familiar o rodeado de los amigos en alguna fiesta preparada al efecto. Es el momento de creer que existe un nexo entre el hombre y la mujer, con el cosmos, la tierra y la naturaleza. Es cierto, porque al fin y al cabo somos naturaleza. Fuego, agua, aire, sol, luna, estrellas...Todo eso somos.
El socio de Celedones de Oro Iñaki Lasa nos describe en las líneas que siguen el significado de todo lo anterior. Eskerrik asko, Iñaki.
=====..=====
Ekainaren
24. Gehienetan egunez bero eta gauez giro goxoa. Euskal Herriko bazter askotan
festa eta jaia.
Udako solstizioa. Eguzkiak jo du gailurra eta
jarri zaigu buru gainean. Ederki berotzen du kaxkarra eta berotuko du ederki
udara guztian, baina ez da gorago igoko, baizik eta beheranzko bidea hartuko
du, abenduko solstizioan mendi-leporaino
jaitsi arte.
San Juan
bezpera gau magikoa. Mendi, baserri
eta herrietako plazetan su mardulak piztuko dira eta suaren inguruan izango da
musika, dantza eta festa, Indioen tribu batean sua edo totem baten inguruan
egiten duten antzera. Sua hondartzan bada berriz, izango da gazte koadrilarik
ere “botelloi” baten inguruan. Ze nolako aukera eta gau-giroa!
Ohiturak
ohitura, batzuk ongi gordetzen ditugu gure gozamenerako eta ongi pasatzeko
benetan egokiak direnean. San Juan bezperako gaua, gau goxoa, beroa,
neska-mutilen jolas-algaren giro aparta. Gabonetan, neguko solstizioan berriz, kalean edo etxean, familian, lagun giroan,
supazterrean epelean eta beti kontsumo bideetan lepo, opariak opari.
Solstizioa: eguzkiari begira sua, ura, magia (San Joanetan lizar makilak
edo eguzki-loreak ateetan. Olentzero, subil-enborra sutan, ur bila gauerdian
iturrira eta antzeko magia kontuak) zenbat aldiz adierazi edo eman digute
elementu hauen berri antropologoek. Egia da pertsona batzuk jakin badakitela,
entzun dutela gai honen inguruan hainbat
aldiz, baina … zer? Joxe Migel Barandiaranetik
hasita hainbat ikertzailek jaso
izan dituzte ohitura zaharrak. Hauei esker, ahoz aho, belaunaldiz belaunaldi gorde
dutenaren berri iritsi zaigu guri ere zerbait. Baina … zer?
Gaurko
gizakia adimen-arrazoinduaren garaiko
gizakia da. Arrazoimeneko maila batean bizi da eta ez da Leze-txikin bizi izan
zen Kromañon gizaki hura.
Udako edo
neguko solstizioko ohituren berri
zerbait badugu. Ohitura horien zergatia jakin nahiko genuke. Zergatik sua, ura
eta gainontzeko magiak? Behar bada, naiz eta bide enpirikoak ez izan, intuizioz
bederen, erantzunak aurkitzen saiatu beharko genuke.
Solstizioko elementuei buruz (sua, ura,
magia ,…) azalpenak eman izan dituzte: argia, berotasuna, gardentasuna, bizia,
elementu garbitzaileak, e. a. Baina nik haratago joan nahi nuke, gizakiak
elementu hauekin izan duen loturetaraino.
GIZAKIA,
KOSMOSA, LURRA ETA NATURA
Burgosko
Atapuercako indusketekin oroitzen naiz une honetan. Duela milioi bat urtetako
gizakiaren aztarnak aurkitu omen dituzte. Hobeto esanda, aurregizakiarenak. Zer
ote zuen gizaki hark gaurko gizakitik? Oraindik guztiz zutik ibiltzeko gauza ez
zen gizakia.
Hainbat
ikerlariek (antropologoek, espeleologoek, psikologoek e.a.) gizakiaren
eboluzioari buruzko ikerketak egin dituzte eta gehienak ados daude lehen
gizakiak naturarekin zuen loturaz mintzatzerakoan. Natura aipatzen dugunean
kosmosa ere bertan sartzen dugu (eguzkia, ilargia, izarrak) eta eguratsa
magikoa ere bai (tximistak, trumoiak, haizeteak, euriak, kazkabarrak, …)
Lehen
gizaki hark ez zuen bere burua naturatik at ikusten, naturako parte bezala
baizik. Izan ere, bere burua bera bezala ikusteko gaitasunik ere ez bai zeukan.
Bera eta natura bat ziren. Masa bat, gorputz bat (Bere nortasunaren
kontzientziarik gabe). Geroago, (milaka urtetako prozesua) “bere buruaren
jabe”, bera gizaki bezala bazela konturatzen hasi bazen ere, ez zuen naturatik
kanpo ikusten bere burua. Horregatik naturarekin bat izaten jarraitzen zuen.
Naturarekin erabat lotua zegoen, magiazko
lotura baten bidez lehenik eta mitologiazko
lotura batekin ondoren. Bitartean milaka eta milaka urte pasa ziren. Baina,
baita ere esan behar da, bere buruaren jabe, bere nia (egoa) sendotzen zihoan
heinean, naturatik banatzen, aldentzen hasi zela.
Gizakia erdigune bihurtu denetik, adimena eta bere arrazonamendua zentro bezala hartu dituenetik, badirudi naturaren beharrik ez duela sentitzen, zoritxarrez. Bera eta bere garapen intelektuala nahikoa ditu. Horrela bizi gara mundu gaixo honetan! Gaurko gizakia kosmosa, lurra, natura, … beharrezkoak ez balitu bezala bizi da. Nolako astakeria!! Ondorioz, ahaztu egin zaigu funtsean zer garen. Baina ez diezaiogun adimenaren garapenari kulparik bota. Adimena, arrazonamendua gizakiak eboluzioan lortu duen tresnarik ederrenetakoa da. Baina, tresna bat. Tresna zoragarri honek berarekin ekarri du nortasun faltsua (nia, egoa) eta adimena kudeatzea oso zaila da.
Gaurko
gizakiak, gezurra badirudi ere, duela milioi bat urtetako aurregizakiak zuen
lotura berdin berdina du bere sakonean naturarekin, eguzkiarekin, ilargiarekin,
izarrekin, … Nahiz eta aspirinak hartu buruko mina kentzeko. Errealitate hau
onartzen ez duenak ez daki arnasten duen aireari esker dagoela bizirik.
Beraz,
sua, ura, airea, eguzkia, ilargia, izarrak, … den dena gure parte da eta ez da
posible hauen besarkada gabe bizitzea. Egokiago esanda, “gure parte” kendu
beharko genuke eta dena da (gu barne) esan.
Bai,
ospatu, poztu, goxatu gure ohiturak, baina ez ahaztu ohitura hauek gure
aurrekoen ospakizun sakonak eta sakroak direla eta guk ere euren antzera
badugula zer ospatu: eguzkiaren argia, berotasuna, energia, alaitasuna, … Bizi
sakonki San Juanak!!!
Testua: Iñaki Lasa Nuin
Argazkiak: Aiurri, Asier Elorza, la noticia.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario