Gauden ez ohiko egoera honetan, gure
blogean bazkide eta lankideen iritziak publikatu nahi ditugu, ondoko galderen
inguruan. Askatasuna eman da erantzunen luzera eta erabilitako hizkuntzari dagokionez.
1.- Zer adierazi du
osasun-egoera honek zuretzat?
.- Aurrerantzean aldatuko al da da ezertan gure bizitza?
3.- Ospatuko al dituzu Andre Mari Zuriko hurrengo jaiak?
.- Aurrerantzean aldatuko al da da ezertan gure bizitza?
3.- Ospatuko al dituzu Andre Mari Zuriko hurrengo jaiak?
En
el estado actual de alarma en que nos encontramos hemos querido pulsar
la opinión de nuestros socios y colaboradores, y se han formulado tres
preguntas, dando libertad para la extensión de la respuesta y el idioma
elegido:
1.- ¿Qué está suponiendo
para tí la actual situación de crisis?
2.- ¿Crees que cambiará
en algo nuestro proceder social en el futuro?
3.- ¿Celebrarás las
próximas fiestas de la Virgen Blanca?
==========================
PACO GONGORA (Periodista jubilado)
3.- Jaiak ospatu egin behar dira, horrexegatik
dira jaiak. Baina nork bere erantzukizunetik aritu behar du, lagun hurkoaren osasunerako
eskubidea errespetatuz. Eta bakoitzaren lagun hurkorik hurbilena nor bera da.
1. La pandemia nos ha enfrentado a una situación inédita en nuestro
tiempo. Las decisiones de unos pocos determinan sobre la vida y la muerte de
muchos seres humanos que nunca jamás volverán a sentirse invulnerables.
Volvemos a tener miedo a la muerte porque estamos a merced de un elemento aún
incontrolable y desconocido. Nuestros sentimientos se han movido, como en una
montaña rusa, de las más altas cotas de tristeza a las más altas de alegría por
sabernos vivos. Lo mejor, que el mundo se ha parado de repente para darnos un
tiempo que dediquemos a repensar todo.
2. Creo que sí. Determinados hábitos y costumbres cambiarán.
Aceptaremos como algo natural el distanciamiento social y multiplicaremos la
desconfianza hacia el desconocido por miedo al contagio. En política ya vemos
que salir juntos de la crisis significa distinto según el color. Pasado el
confinamiento duro. Caín y Abel vuelven a las posiciones de partida. No
aprenden nunca.
3. Las celebraré con mesura y en plan muy familiar, sabiendo que lo más
peligroso para que rebrote la enfermedad es una multitud festiva.
1.- Gure bizimodua hankaz gora jarri duen gaixotasun
honek dardara adierazi du gizartearen harreman sarean. Alde batetik,
heriotzaren aurrean zein umezurtzak garen utzi du garbi, betiko joan zaizkigun
ahaide eta adiskideak ia-ia bakartasunean eta gure agurrik gabe desagertu baitira,
oinazea handituz. Bestetik, hurbilean egon arren ikutu ezin izan ditugun pertsona
maitatuenganako sentimendua etsipen-puntuak estali du, zenbait hilabetez.
Baina
izan dira alde positiboak ere: unetxo batez
nork bere baitara bildu ahal izan ditu indarrak. Niri behintzat ondo
etorri zait ordena apur bat jartzeko, bizimodu arruntaren zurrunbiloan
sartuta abiadura handiz bururatzen zitzaizkidan ideia eta egitasmoak soseguz aztertu
ahal izateko. Eta neurri handi batean bereiztu ahal izan dut – edo hori iruditzen zait bederen-
alea lastotik. Eta erlatibizatzeko plataforma paregabea suertatu da
koronabirusa. Gure baitan bakarrik zein gutxi balio garen egiaztatu dit
osasun-krisi honek. Besteenganako ekarpenean datza irtenbidea, elkar aritzeko
ahalmenean, bide horrek nora eramango gaituen ez badakigu ere. Isolamendu espiritualean
inoiz ez gara ezer izango, liberalismo gordin antzu eta norberekoiak kontrako kontsignak ozen botako dituen arren.
2.- Beste gauza bat da krisi honek askorengan
pizturiko “proposito de la enmienda”k noiz arte iraungo duen. Bekatuak
aitortzeko unean apaizari agintzen genion gogoa aitorlekutik alde egin bezain
laster lurruntzen zitzaigun, bekatuan berrerortzea ez baitzen penitentzian hain
garestia. Horregatik, oraingo aitorpen kolektiboak – mea culpa eta guzti- gizakiarenganako
fedetik egin behar dugu, salbamendurako giltza izango bada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario