martes, 19 de diciembre de 2017

HORRA HORRA GURE OLENTZERO...

Atzo astelehenez, abenduaren 18, amaitu egin zen Urrezko Zeledonen VII Hitzaldi Zikloa. Gaia, gauden sasoiarekin bat eginda, "Olentzero, Gasteizen ere" izan zen. Eta bestela ezin zitekeen moduan, hizlaria Iñaki Lasa izan genuen, hau da, azken hogeita bost urteotan Gasteizko haurrentzat gabonetako ilusioa ekarri duen mitoaren haragizko pertsonifikazioa. Bejondeiola Iñakiri! Eskaini zigun hitzaldi goxoak entzulegoaren arreta irabazi zuen.

Iñakik, Olentzero izenaren etimologiatik hasita ibilaldi polit bat egin zuen euskal mitologian diren mugarri batzuetatik, Olentzerok berak adierazten duenera heldu arte. Eta azkenik Gasteizen izandako eskarmentuari buruz mintzatu zitzaigun. Eta bere hitzak amaitzeko, azpimarratu zuen:

"Beste ikuspegi batetatik begiratuta,  neguko solstizioa, Olentzero eta neguko jaiak orotar hartuta, XXI. menderako ikasgaiak ere atera ditzakegu. Dena ez da ipuina, kondaira, istorioa. Iraun duten ohiturei erreparatuz, gizarte berriek baztertu dituzten zenbait ikasgai azaltzen dira. Garai batetako gizakiak kosmosarekiko eta bizi zen lurrarekiko, naturarekiko zuen harremana agerian geratzen da ohitura hauek aztertzean. Gertuago sentitzen zituen elementu hauek eta eurekin bat eginda bizi zirela, esango nuke nik. Gaur eguneko gizakiak zodiakoa aztertuz horoskopoa jakiteko bakarrik begiratzen du zerura, zientzialariek edo astrologoek izan ezik, eta gehienentzat bere lurra eta natura zementua eta adreilua dira, zoritxarrez. Errespetu gutxi diote urari eta suari, adibidez. Zeruak berotu ditugu eta itsasoak eta lurra haserretu" 

Esan behar da, Olentzero oso ondo portatu dela aurten Iñakirekin, izan ere hitzaldia ematen ari zen bitartean bere hirugarren biloba jaio baitzen Gasteizen.  Zorionak, beraz, alde guztietatik, Iñaki "Olentzero" Lasa!


Ayer lunes, 18 de diciembre, concluyó el VII Ciclo de Conferencias organizado por Celedones de Oro. Y lo hizo de la mejor forma que la época del año podía ofrecer: con Olentzero. Y quién mejor para presentarlo que quien durante los últimos veinticinco años ha personificado al mito vasco en las calles y plazas gasteiztarras: Iñaki Lasa. Nos habló de "Olentzero, también en Vitoria-Gasteiz" Quien ha sabido llevar la ilusión a miles y miles de niños/as de toda una generación desgranó una muy bien tejida charla que ganó a la audiencia reunida en la sala Luis de Ajuria.

Comenzando por la etimología del nombre Olentzero y llegando hasta el significado del propio mito, pasando por la descripción de manifestaciones similares en Europa, Iñaki terminó su disertación afirmando que teniendo en cuenta el solsticio de invierno, Olentzero y las fiestas de invierno podemos sacar algunas lecciones para el siglo XXI. Así como los habitantes del planeta de otros tiempos vivían en contacto y comunicación con el cosmos y con la tierra, el hombre y la mujer actuales hemos perdido esas referencias: miramos hacia el cemento y el cielo lo contemplamos solo para saber qué dice el zodíaco. Hemos calentado los cielos y hecho enfadar a la tierra. Necesitamos respetarlos y amarlos.

Hay que decir que Olentzero se portó muy bien ayer con Iñaki Lasa, ya que mientras nos deleitaba con su disertación, en un hospital gasteiztarra nacía su tercer nieto. Por lo tanto, por todos los lados, ¡Felicitaciones Iñaki "Olentzero" Lasa!

Fotografías: Javier Sedano



2 comentarios: